Ikasturte berriarekin hasi aurretik Gasteizko jaietan GEU txosnan izan zineten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Dagoeneko sei urte dira abentura honekin hasi ginela, eta zuei esker oraindik ez gara damutu!!

Mila esker guztioi!

Eta ohitura ez galtzeko txandan boluntario gisa aritu direnekin afaria ospatuko dugu urriaren 6an.

* Laster jasoko duzue gonbidapen formala.

* Gogoan izan *etiketa laurdena ezinbestekoa dela.

* Etiketa laurdena: armairuan duzun eta janzten ausartzen ez zaren hori, dena batera jantzita