GEU Hezitzaileen formakuntzaren arduradun

GEU elkarteak, Ebete eta Gasteizko udalarekin batera begiraleentzako eta hezitzaileentzako formazioa eskaintzen du, beti ere, haur eta gazteen artean euskararen erabileraren sustapena oinarri hartuta.

Lau formazio saio garatuko dira: oinarrizko saioak, jarraipen saioak, simulazio saioak eta koordinatzaileen saioak. Normalean, saioak 10-12 lagunetako taldeekin egiten dira eta ordu eta erdi inguruko iraupena dute.

Formazio saio bat kontratatzeko jarri zaitez gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus