Normalean hileko azken igandean antolatzen diren saioak dira.

Bi orduko iraupena izaten dute, 17.30-19.30 bitartean, bi ataletan banatuta. Saioaren lehen orduan haur eta gaztetxoentzako kultur emanaldi bat eskaintzen da (ipuin kontaketa, marrazkilariak, antzerkia, magia, zirkua, dantza eta abar) eta bigarren orduan, haur eta gaztetxoekin batera guraso eta familia kideek parte hartu dezaten tailer edota jolasak antolatzen dira (betiere hezitzaileek dinamizatuta).

Saioak modu ibiltarian antolatzen dira eta hilabetero Gasteizko auzo ezberdin batean egiten dira, bertako eskola, gizarte etxe, auzo elkarte edo antzekoren batean, auzo horretako eragileekin elkarlanean: guraso elkarteak, auzo elkarteak, eskolak eta abar.

Igandeak Jai saio bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!