Gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.

Ibilbide arrakastatsua daraman egitasmoa da. Neska-mutikoek, taldeka, euskarazko kantu bat ikasi behar dute, eredu moduan erakutsitako koreografia entseatu edo berri bat prestatu, eta eszena gainean jarri abesten eta dantzan, publikoa eta telebista aurrean izango dituztelarik.