Gasteizko GEU elkartearen baitan sortu zen ‘GEUrekin mendira’ taldea. 1995eko otsailaren 19an Ezkibelgo mendi tontortxoan norbaitek esan ei zuen polita zitekeela euskaraz jardungo zuen mendi taldea sortzea Gasteizen.

Ordutik 200 txangotik gora egin ditu GEUrekin mendira taldeak Euskal Herriko hainbat txokotara. Mendi apalak eta handiagoak tartekatzen dira hilabetean behin antolatzen dituzten txangoetan, gehienetan, hileko hirugarren igandean. Mendi talde honek euskaraz aritu nahi duen orori zabaltzen dizkio bere ateak.

  • Irteera gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean.
  • Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da.
  • Irteeraren denbora kalkulatzeko, kontuan izan ibilbidearen iraupenaz gain abiapuntura iritsi beharra. Goiza ipini dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugu; Egun osoa denean, 17:00-17:30ak aldera Gasteizen izan ohi gara.
  • GEUrekin Medira ez da gertatu daitezkeen ezbeharren erantzule.
  • Federatua egotea gomendatzen da.
  • Gure irteeretako argazkiak: www.geuelkartea.eus/geurekin+mendira

Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus

KIDE BERRIENTZAKO FORMULARIOA

2023/2024 Ikasturteko Egitaraua