Motibazio Tailerrak: Zergatik ez? eta Compartimos

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioak dira. Euskararen aldeko argudioak eskaini nahi ditu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan euskarari eusteko teknikak baino, hausnartzeko arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen bada, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartu.

TELP ikastaroak oinarri hartuta Topaguneak egindako hausnarketarako saio arinak dira. Munduan dagoen hizkuntzen aniztasunaren inguruan ohartzen hasi eta norbere hizkuntzei buruz hitz egiterako bidaia egiteko eskaintza egiten digute.  Parte hartzerako, norbere esperientzien elkartrukerako eta epairik gabeko hausnarketei bidea egiteko eremu babestua sortuz.

Saioaren helburuak

  1. Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea
  2. Guk, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartzea
  3. Euskararekiko jarrera baikorrak sustatzea
  4. Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azaleratzea
  5. Hizkuntzen aniztasunaren eta elkarrekintzen inguruan hitz egitea

Balizko hartzaileak

  1. Zergatik ez?: Euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten euskaldunei zuzendua dago
  2. Compartimos: Euskara ezagutu ez, baina euskararen aldeko jarrera izanik, normalkuntza prozesuan ezinbestekoak diren lagunei zuzendua dago.

Edukiak

  • Hizkuntza aniztasuna
  • Legezko markoa
  • Hizkuntzak kontaktuan eta galtze prozesuak
  • Euskara datutan
  • Norberaren ibilbidea
  • Erabiltzeko zailtasunen identifikazioa
  • Ahaleginen azpimarra
  • Etorkizunerako proposamena: Baietz! Erronka ariketa
  • HELBURU BERDINA LANTZEKO HARTZAILEAREN ARABERAKO AUKERA

Xehetasunak

Harremanetarako:

Beharrezko azpiegiturak:

  • Proiekziorako tresnak: proiektorea, ordenagailua, pantaila, audio sistema (GEU elkarteak eraman dezake baina komeni da bertan eskuragarri izatea)
  • Arbela bat, klarion zein errotulagailuz margotzekoa.
  • Boligrafo edo arkatz bana.