Euskarazko sortzaileen lana ezagutarazteko eta ikusleei hemen euskaraz sortutako lanez gozarazteko film laburren zirkuitu ibiltaria.
Topagunearen egitasmoa da Laburbira, Euskal Herrian eta haratago erakusten dena; Gasteizen GEUk kudeatzen du normalean udaberrian eta emanaldiak Oihaneder Euskararen Etxean izaten ohi dira. Kudeaketa lanak AEK, IKA eta Oihaneder Euskararen Etxearekin bat egiten ditugu.
Zinemazaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!