Urtero bezala GEUtxosnan salgai izango den materiala prestatu dugu. Aurtengo logoa berezia da, eta GEU elkarteak abian jarri duen bazkidetza kanpainarekin bat dator: Has Gasteizen euskaraz!

Hala, txapak, tamaina ezberdinetako poltsak eta bizikletarentzako matrikulak eskuratu ahal izango dituzu. Gainera, ez dira faltako GEU elkartearen kamisetak eta jaietako zapiak. Material guztia GEUtxosnan izango da salgai, abuztuaren 2tik aurrera. GEUtxosna egun horretatik abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik, Aihotz plazan.

Hemen dituzu prezioak

Txapa: 1 Euro

Poltsa: handia 8 euro // txikia 5 euro

Bizikletarentzako matrikula: 1 Euro

Zapia: 2 euro

Kamiseta: 5 euro

Has gaitezen euskaraz bizitzen!

Has Gasteizen euskaraz!