Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa bat da.

Zertarako?

Euskaraz aritzen garenean gure euskara hobetzeko, lotsa galtzeko eta konfiantza hartzeko; gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, inguru euskaldunak ezagutzeko eta berriak sortzeko, euskara zabaltzeko eta indartzeko…

20/21 Ikasturteko osasun protokoloa

Nola funtzionatzen du?

  • 7- 9 laguneko taldeak sortzen dira.
  • Talde bakoitzean, ahal den heinean, mintzalaguntzaile bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona).
    *Mintzalaguntzailea ez da irakaslea, boluntarioa da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan.
  • Taldeak astean behin elkartzen dira ordubetez.
  • Taldeak osatzeko irizpideak:
    • Ordutegia
    • Adina
    • Auzoa

Parte hartzeko baldintzak:

  • Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (B2.1 maila, euskaltegiko 6. Urratsa, edo baliokidea)
    • Salbuespenak salbuespen, astean behin biltzeko konpromisoa hartzea.

Ekintza osagarriak:

Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, eta Gasteizko euskaldunon sarea handitzeko asmoz. Horien berri hemen dituzue.

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoaren sustatzaileak

Sustatzaileak: AEK, IKA, Bai&By, , Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia, Gasteizko Hizkuntz Eskola Ofiziala eta Topagunea.

Babesleak: Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza, Vital Fundazioa eta Laboral Kutxa.

Laguntzaileak: ALEA, Hala Bedi, Noticias de Alava eta Radio Vitoria