Laburmetraiak, dokumentalak edo filmak proiektatzearekin batera protagonistekin solasaldian aritzeko saioak. Gure hirian, euskarazko ikus-entzunezkoen kalitatezko eskaintza garatzea da helburua.
2017 hasieran, Oihaneder Euskararen Etxea ekimenera batu zen; programa egonkortu eta sendotuz, hilabetero film-dokumental bat proiektatzen da. Salbuespenak salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izaten dira arratsaldeko 19.00etan, hain zuzen ere Oihaneder Euskararen Etxean.

Kontsultatu Begi Belarriren azken berriak hemen