2016 urtetik aurrera familia euskaldunentzat irteera edota ekintza berezia antolatzen du GEU elkarteak. Familia Irteerak izeneko ekimenaren bitartez honako hau lortu nahi da: umeek euskara eskolatik kanpo garatzen diren jarduerekin lotzea; horrez gain, familia transmisioan eragitea eta familia euskaldunen arteko elkar-ezagutza ahalbidetzea ere lortu nahi dira.

Aisialdiaren eta euskararen arteko harremana indartu nahi da eta esparru horretan eragin. Edonork parte har dezake familia irteeretan, beti ere, euskaraz komunikatzeko gaitasuna baldin badu. Irteera gehienek deskontuak izango dituzte.

Familia irteerak goiz, arratsalde edota egun bateko irteerak dira. Normalean bisita gidatuak, tailerrak, txangoak… egiten dira eta hauek familiarekin euskaraz gozatzeko aukera paregabea ematen dute.