Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.
mami_lebrun_content
“Mami Lebrun” antzezlana
Noiz? abenduaren 1ean, osteguna, 20.30etan
Non? Principal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.
Xake konpainiaren lehen ekoizpena da Mami Lebrun. Istorio honek kontatzen digu Egoitz eta Miren hil berri den Kontxa amonaren omenaldia prestatzen ari direla. Horretarako, amonaren ganbaran topatu dituzten eguneroko batzuk, gaztaroan bizi izandakoa kontatzen dutenak, erabiliko dituzte. Harrigarria izando dena da gaztetan Parisen lan egin zuela, baina kabareteko abeslari gisa eta hortxe dago omenaldiaren giltzarria.
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat aunanue@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:
Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Telefono zenbakia
Zenbat sarrera nahi dituzun
Izena emateko azken eguna: AZAROAK 29, asteartea
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:
Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen