mintza-triki-161102
Gasteizko Mintzalagunean 300 lagun berri izango ditugu aurten eta hori ospatu beharra dago!! Ikasturteari hasiera emateko mintza-triki-poteoa antolatu dugu.
Noiz? Azaroaren 3an, ostegunean, 20:00etan
Non? Errementari kalean dagoen Bodegon Gorbeia tabernatik. Querida Maria tabernan egingo dugu bigarren geldiunea eta Parral tabernan azkena.
Mintzalagunen sarea ezagutzeko aukera polita dugu bihar, animatu!
Mintzalagun talde berri ugari izango dugu aurten. Hasi gara taldekatze prozesuarekin eta batzuk aste honetan bertan hasiko dira, besteak, aldiz, hurrengo asteotan. Banan banan jarriko gara zuekin harremanetan taldea proposatu eta lehenengo bilera adosteko.