Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Gasteizen EUSKARAK 365 EGUN ekimena antolatuko da aurten ere. Herriz herri euskaltzaleen elkarteek eta herriko euskalgintzako eragileek antolatutako ekitaldiak izango dira ekimenaren ardatza. Gasteizen GEU elkarteak koordinatzen du ekimena beste zenbait eragilerekin elkarlanean.

kartelawebAurtengo ekimenaren leloa Pauso bat aurrera da. Herrian euskararen arloan aurrerapausoak emateko erronkak proposatu nahi ditugu. Horretarako, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatuko diegu: Zeintzuk dira zure erronkak euskararekiko? Ekarpen hauek guztiak Oihaneder Euskararen Etxean kokatuta egongo den Euskaldunon Erronken Zuhaitzean eskegi ahal izango dira, urtarrilaren 6ra bitartean.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hainbat ekintza egingo da. Euskaldunon Erronken Zuhaitza aurkeztu, mezuak idatzi eta eskegi, eta kalejiran erabiliko den materiala (kartelak, pegatinak eta kandelak) banatuko da. Ostean, kalejiran joango dira bertaratukoak Andre Maria Zuriaren plazaraino EUSKARAK 365 EGUN lelodun kandelen mosaikoa amaitzeko. Era berean, herritarrek euren erronkak plazan irakurri ahal izango dituzte, mosaikoa osatuko duten 1500 kandeletako bat jartzearekin batera.

 

[EUSKARAK 365 EGUN] Abenduak 3, osteguna

  • 18:45 Abiapuntua Oihaneder Euskararen Etxea
    • Materiala banatu (pegatinak, kandelak,…)
  • 19:00 [AURKEZPENA] Euskaldunon Erronken Zuhaitza – Oihaneder Euskararen Etxea[AURKEZPENA]
  • 19:30 [KALEJIRA] Oihaneder Euskararen Etxetik – Andre Maria Zuriaren plazaraino
  • 20:00 [KANDELEN MOSAIKOA] EUSKARAK 365 EGUN
    • ‘Pauso bat aurrera’ testua
    • Erronkak irakurri eta kandelak jarri

Egitasmoan parte hartu dute: Arabako ALEA, Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.

kartela

Harremanetarako: GEU elkartea

                  945222153 / info@geuelkartea.eus