[GEU TXOSNA 2026]
Andra Mari Zuriaren jaiak hurbiltzen doaz eta aurten ere, Aihotz Plazan kokatzen den Txosnaren ardura hartu dugu. Aurreko urteetan oso gustora lan egiteaz aparte, gure lehentasunezko helburua lortu dugu: jaietan euskararen presentzia indartzea.
Baina dena ez da polita beti… Askotan deribara eramaten gaituen ekaitzekin topatzen gara; “¡Que vivan las fiestas de Vitoria!” eta horrelako trumoiekin. Badaude norabidea kentzen dizutenak, itsasoa zeharkatzerakoan olatu artean galtzen zaituztenak.
Ekaitz horietatik ihesi nahian, galduta sentitzen gara, bakarrik… Nora joan jakin ezean. Arraun eta arraun eginda ere, ez dugu bidea topatzen.
Ez dago bide bakar bat. Ez dago itsasargi bakar bat. Ez dago bat bestea baino hobeagoa denik. Baina guztiek eramaten gaituzte leku lasaiago, oparoago eta anitzago batera. Nolabait, bete egiten gaituena. Bide horiek portuetara garamatzate, ospatu nahi ditugun portuetara. Oso desberdinak elkarren artean, baina guztiok daukagu batzen gaituen helburua.
Euskara ekaitzetik ateratzeko, portuak eraiki behar ditugu. GEU Txosna horietako bat da. Zuek sortzen duzuelako portua, zuek zarete GEU. Eta zuekin batera, elkarrekin sortutako portuak ospatuko ditugu.
EKAITZETATIK IHESI… PORTUAK OSPATU!

Aurten Abuztuaren 3an irekiko dugu txosna, ekitaldi oparoarekin! 17:30tan emango diogu hasiera eguna eta txosnari, irekiera ekitaldiarekin. Ondoren, 18:00etan Berdintasun Taldearen eskutik, Erasoen Aurreko Protokoloaren aurkezpena izangu dugu Aihotz Plazako sarreran. Amaitzerakoan, Neskak eta Blusen pankarteoarekin jarraituko dugu, urtero bezala, baina aurten Plater Irekiekin eta Mojitoekin girotuko dugu plaza!
21:00tan Andrigina Drag Show-a izango dugu plazan. Azkenik, gauari amaiera emateko, Atrikipunk taldea izango dugu, euskal eragile kulturalen kolaborazio oparoarekin!

Indartu GEU-re itsasargia. HARTU TXANDA!
Jai herrikoi eta euskaldunen alde!! Eta gogoratu, zuek zarete GEU!!!!
Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus edo komunikazioa@geuelkartea.eus
Iruzkinik ez "[GEU TXOSNA 2026]"