GEU Elkarteak Mikroipuin lehiaketaren zazpigarren edizioa ekartzen dizue.

Aurtengo gaia SAKONTASUNA da, eta bere interpretazio anitz eta zabala onartzen da: norberak bere bidetik jorratu dezake, sormena baita muga bakarra.

Nola:

  • Parte hartzaile bakoitzak ‘X’ sare sozialeko perfil pertsonaletik edo Instagrameko stories-etatik zabaldu beharko du era publikoan idatzia, edo mail bitartez bidali (komunikazioa@geuelkartea.eus).
  • Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.
  • Ipuina eta gero @GEUElkartea gehitu (‘X’) edota, Instagramerako bereziki sortu den plantila bitartez partekatu zuen testuak (Geu Elkartea etiketatuz) mikroipuina lehiaketan sartzeko.
  • 268 karaktere edo 50 hitz izango da ipuinaren maximoa.
  • Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
  • Gaia: SAKONTASUNA
  • Epea: Maiatzaren 4tik 29ra.
  • Hiru sari:
    1. 150 euro eta Parralen 2 pertsonentzako bazkaria
    2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
    3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
  • (Pertsona berdinak ezin ditu kategoria guztiak irabazi, bakarra soilik)
  • Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
  • Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.