GEU elkarteak garatzen dituen proiektu eta egitasmo ezberdinak aurrera daramatzan lan taldean sor daitezkeen lan beharrei erantzuteko lan poltsa bat sortuko du. Lanpostu eta funtzio ezberdinak betetzeko profilak beharko dira esate baterako, administrazioan, aisialdian, komunikazioan, etab.

Bete beharreko gutxieneko baldintzak hauek dira:

  • Euskalduna eta euskaltzalea izatea
  • Gasteizen bizitzea
  • Ekimeneko pertsona izatea
  • Taldean lan egiteko prestutasuna izatea
  • Informatikako ezagupenak izatea
  • EGA edo baliokidea izatea

Baloratuko da:

  • Gasteizko euskalgintza eta elkartegintza ezagutzea
  • GEU elkarteko bazkide izatea
  • Komunikatzaile ona izatea
  • Gidatzeko baimena eta kotxea izatea

Interesa duten pertsonek curriculuma info@geuelkartea.eus helbidera bidali dezakete edo www.geuelkartea.eus webgunearen bitartez “Gurekin lan egin nahi duzu?” atalean igo dezakete.