Hain hurbil eta hain urrun geratzen zaigu ikasturtearen hasiera, ikasturtea urrian hasi eta ekainean amaitzen da. Ikasturte amaiera iristen ari dela eta, ikasurtearen balorazio egiteko unea iritsi zaigu.

20160609_205122
Beste urte batzuetan egiten zuten bezala, aurten ere, gure taldeko mintzalagunek zein mintzalaguntzaileak, ez ezik, dinamizatzaileek ere egindako lanaren ebaluazioa oso altua izan da. Hau guztia ikusita, pozik egoteko modukoa ikasturtea izan da. Guztien ahaleginak eskertzeko garaia da, horregatik mila esker guztioi egindako lanagatik. Bai guk geuk antolatutako ekintzek, bai Gasteizko Mintzalagunak GEUrekin batera antolatzen dituztenek oso harrera ona izan dute.
Beraz, gisa horretako ekimenak egiten jarraituko ditugu, antolatzen zein parte hartzen; era berean, proposamenak berriak egiteko aukera izango ditugu. Urrian ideia horiek guztiak datorren ikasturteko plangintzetan lekua izango dute. Kontuan hartu behar dugu ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko,  eta Gasteizko euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

??????????????

Mintzalagun Garagardoa


Amaitzeko eskerrak eman nahi genezkien “Goiuri” elkarteko bazkidei zure lokala uzteagatik, espero dugu datorren ikasturtean zuen konfiantzarekin jarraitzea. Argazkietan ikusten duzuen moduan leku aproposa da Euskal Herriko sukaldaritza eta Euskara aldi berean praktikatzera.
Hori gutxi izango balitz, azken egunean Lurdesek (gure mintzalaguntzaile maituena) semearen egindako garagardoa oroimen gisa eman zigun, gainera etiketatua, eta guztiz, argazkietan ikusten den moduan. Mila esker oparitxoagatik.
Agurtzeko baino lehen besarkada handi bat eta musu erraldoia, azken bolada honetan senide maite baten galdu duten mintzalagunoi, animo guztion partez.
Besterik ez, datorren ikasturtera arte UDA ON PASATU ETA GOZATU OPORRETAZ MINTZALAGUNOK!!!!!
​Ángel Mari