Sekulako gozatua hartu genuen Parralen ZINGIRA taldeak eman zigun kontzertuarekin.

Zingira Iñigo Ibarrondoren proiektu berria da. Bidaia diskoa plazaratu berri du, bere kabuz mimo handiz, sormen ireki eta ase ezinaz pieza hauen egitura landuak josten aritu dena. Berak grabatu ditu instrumentu ia guztiak, nahastu eta diskoa ekoiztu. Parralen Sharon Stonerren kide izan zituen Egoitz Olalde bateria jotzaileak eta Mikel Zarketa izan zituen ondoan eta baita Ander Etxaniz baxu-jolea ere.

Hona Parralen eman zuten kontzertuko argazki batzuk: