kantuzkontuz_kartelawebMikel Markez musikariak gidatutako euskal kantagintza tailerra antolatu dugu elkarlanean Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak. Tailerrak gazteak euskal kantagintzara erakartzea du xede. 2017ko urtarriletik maiatzera bitartean egingo da, hilero saio bat. Izena emateko epea azaroaren 28tik urtarrilaren 8ra arte zabalduko da.

Mikel Markezek gidatutako tailerrak, euskal kantagintzaren historian murgiltzeko eta kantuak bizitzeko aukera emango du. Saio parte hartzaileak izango dira izan ere, euskal kantagintzaren historiaren pasarteak lantzearekin bat garai bakoitzeko zenbait kantu landuko dira guztien artean abesteko. Ikastaroa bost saiotan banatuko da, 2017ko urtarriletik maiatzera bitartean. Hilean behin saio bat egingo da, ostegunetan 19:00-20:30 artean zehazki.

Tailerraren egutegia eta edukiak:

  • Urtarrilak 12: Argizarizko grabaketak eta arbelezko diskoak
    • 60ko hamarkadara arte: Testuinguru historikoa. Aurrekariak. Ahozkotasunaren garaia. Iparragirre eta Etxahun. Lehen grabaketak Parisen 1900 urtean. Lore Jokoak. Soroak eta Mixel Labeguerie.
  • Otsailak 9: Single txikiak
    • 60ko hamarkada. Testuinguru historikoa. Ez dok Hamairu. Influentziak. Oteiza eta Aresti. Kantu tradizionalaren berreskuratzea.
  • Martxoak 16: LPak
    • 70eko hamarkada. Testuinguru historikoa. Ez dok Hamaiururen amaiera. Kantagintza politikoa. Txanpinoien Aroa. Lehen rock doinuak. Lehen folk doinuak.
  • Apirilak 6: Kasetteak
    • 80ko hamarkada. Testuinguru historikoa. Pott banda. Euskal Rock Erradikala (RRV). Punk mugimendua. Itoiz eta mugimendu alternatiboak.
  • Maiatzak 11: KDak eta interneta
    • 90eko hamarkadatik gaur arte. Testuinguru historikoa. Estilo aniztasuna. Joera nagusienen errepasoa. Gaur egungo egoera internetaren ondorioz.

mikel-markezweb

MIKEL MARKEZ: 1971ko urriaren 4an jaio zen Errenterian. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an lehen grabaketa burutu zuen, bidea ireki zion bere lehen maketa eta 20 urte betetzerako argitaratu zuen lehenengo diskoa, 1991ean, ‘Eta etorri egin zait’ izenburuarekin. Bakarlari bezala hamar disko kaleratu ditu ondorengo ibilbidean. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du eta zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibañez bezalako kantariekin aritu da. Diskotan berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu izan du eta aldi berean, letrak ere idatzi ditu beste kantari edota taldeentzat ere. Euskal Herritik kanpora ere emanaldi ugaritan parte hartu du Mikelek, tartean Europan zein Amerika gurutzatu ditu alderik alde. Kolaborazio ugari egin ditu beste zenbait artistekin ere. Aipagarrienak Pako Aristi idazlearekin ondutako kantu eta poesia errezitaldiak, Erramun Martikorena kantariarekin erdibana buruturiko hainbat kantaldi eta Eñaut Elorrietarekin prestaturiko Baga, biga, higa hitzaldi-kantaldia.

Gazteak erakartzeko asmoari jarraiki, parte-hartzaileen artean 18-35 urte bitarteko lagunak lehenetsiko dira. Tailerrean izena emateko epea azaroaren 28tik urtarrilaren 8ra zabalduko da. Matrikula orokorrak 20 €ko prezioa du, langabe eta ikasleentzat 15 €. Ordainketa matrikulazio epea bukatu ondoren egingo da. Saioa egiteko gutxieneko taldea sortu denaren jakinarazpenarekin batera jazoko dituzue ordainketa egiteko argibideak

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN ETA BETE INPRIMAKIA

*Info +:

EUSKARRIAK