- ekitaldia hau amaitu da.
[PARRAL EMANALDIAK] Mugaldekoak
16 apirila, 2019 @ 21:30 - 23:00
MUGALDEKOAK eta MUGALDEKOAK BAND:
mugaren bi aldeetan aise ibiltzeko
Nola mugak, gutienez, bi alde dituen, bi aldeetan aise ibiltzeko proposamena egin nahi dugu. Batetik, jatorrizko formatua, kultur giro lasaiagoetan literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia: idazlea eta musikariak aritzen dira oholtzan. Bertzetik, formatu berria, bereziki taberna, ostatu eta musika-aretoetara egokitzen den kontzertu-proposamena: musikariak aritzen dira jendaurrean.
Bigarren formatu musikal honi MUGALDEKOAK BAND deitu diogu. Bertan, taldearen hiru diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera egonen da. Horretarako, banda soinu osoa izateko asmoz, lau musikari aritzen dira mugaren inguruan:
TALDEKIDEAK:
Raul Garcia Etxeberria: gitarra elektrikoa, bozak, harmonika, lap steel-a
Beñardo Goietxe Laurnagarai: boza, gitarra elektrikoa eta akustikoa
Xavi Perez “Bull”: baxua eta bozak
Mattin Arbelaitz: bateria
Edu Zelaieta idazle gasteiztarra sortzaile eta partaide den Mugaldekoak talde literario-musikalaren adar musikal soila da Mugaldekoak BAND