Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BEROKI GORRIA ikuskizuna prezio erdian

17 apirila, 2019 @ 21:30 - 23:00

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak eta ikuskizunak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

BEROKI GORRIA

Itzulerarik gabeko bidaia

Beroki gorria errezitala, dantza, musika eta kantu lazgarria da; irudia eta pintura da, eta Bilbotik Southamptonera joan ziren gerrako haurren bidea dakarkigu gogora, bai eta kanpamentu batean egin zuten egonaldia ere, non Luis Cernuda poetak lagundu zuen. Ikuskizuna Beroki Gorria (Ibaizabal argitaletxea, 2016) album irudiztatuan oinarritzen da. Gidoia eta kontaketa Patxi Zubizarretak egiten ditu, eta irudiak, ostera, Yolanda Mosquerak. Maddi Oihenartek ematen dio ahotsa ipuin irudiztatu horri. Imanol Elizasu & Zariatxo koroaren laguntza dute, txeloaren eta akordeoiaren soinuekin. Sahatsa Ramírezek egiten ditu dantzak.

Noiz? Apirilak 17, asteazkena, 20.30
Non? Principal Antzokia
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Xehetasunak

Data:
17 apirila, 2019
Ordua:
21:30 - 23:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Principal antzokia
San Prudencio Kalea, 29
Gasteiz, Araba, 01005 Spain
+ Google Map