Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte. Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesari esker aurrera aterako da aurtengo edizioa.

Ohiko datak aldatu ostean, Kantari ikuskizunaren edizio berria 2024ko udaberrian ospatuko da. Gelakideekin batera galdetegi bidez izena-eman beharko dute. Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena!!! Parte hartzeko, Gasteizko 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Urtarrilaren 26ra arte izango dute parte-hartzaileek online izen-emateko aukera.