BestelakoakBloga

[ZINEZ]: Helduentzako euskarazko film zikloa

ZINEZ, Florida zinemekin elkarlanean antolaturiko programa da, euskarazko obren produkzioan eta konsumoan eragiteko. AFAren babesaz bideratuta.

Pandemiak zinemen gainbehera ekarri zuen, baina azkenaldian berpizkunde polit bat ikusi da. Hori dela eta, aproposa eta interesgarria ikusten dugu euskarazko filmak fokoan jartzea.

Programak euskal kultura sustatzea (hizkuntza aktibatuz eremu ez-formal batean eta ohituretan eraginez) du helburu, proiekzio eta solasaldi formatu baten bidez. Honako hauek dira lortu nahi diren helburuak:

  1. Gasteizen eta Araban euskara erabili eta euskaraz bizitzeko aukerak areagotzea.
  2. Euskarazko kultura kontsumoa areagotzea.
  3. Euskara erakargarri egiten duten kalitatezko filmak eskaintzea
  4. Proiekzioen osteko solasaldien bitartez gai ezberdinen inguruan hitz egiteko aukerak sortzea.
  5. Alor ezberdinetako adituak euskaraz hitz egiteko aukera eta ahalmenaz jabetzea.

Udazkeneko ziklo batekin eman genion hasiera, eta izan duen harrera ikusita, 2024an ZINEZ-ek estreinaldi sozial batekin emango dio hasiera urteari!

BIZKARSORO FILMA, JOSU MARTINEZ ZUZENDARIARENA.




Iruzkin 1 "[ZINEZ]: Helduentzako euskarazko film zikloa"

  1. iñaki
    2023-12-26 Erantzun

    Ederra izan daiteke...


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna