20. KORRIKA Gasteiztik igaro da dagoeneko!!! 

Otxandiotik abiatu eta 19:00etan Gasteizera sartu zen. GEU, ALEA eta OHIANEDER EUSKARAREN ETXEAK hartutako kilometrora -Andre Maria Zuriaren enparantzan- puntual puntual heldu zen. Hala ere, heldu bitartean, itxaronaldia goxotzeko musika eta giro ona ez ziren falta izan.

Norberaren euskarari txinpartak ateratzen laguntzeko, bengalak banatu ziren, euskararen aldeko korrikaldia argitzeko!

Hementxe ALEA aldizkariak ataratako argazki & bideoen galeriak:

GEU, ALEA eta Oihanederreko kilometroko ARGAZKI GALERIA

Korrika Gasteizen BIDEOA

Korrika Gasteizen, ARGAZKI GALERIA