Ikasturte berriarekin programa berriak aurkezteko garaia heldu da!
ZINEZ, Florida zinemekin elkarlanean antolaturiko programa da, euskarazko produktuen produkzioan eta konsumoan eragiteko.

Pandemiak zinemen gainbehera ekarri zuen, baina azkenaldian berpizkunde polit bat ikusi da. Hori dela eta, aproposa eta interesgarria ikusten dugu euskarazko filmak fokoan jartzea.

Programak euskal kultura sustatzea (hizkuntza aktibatuz eremu ez-formal batean eta ohituretan eraginez) du helburu, proiekzio eta solasaldi formatu baten bidez. Honako hauek dira lortu nahi diren helburuak:

  1. Gasteizen euskara erabili eta euskaraz bizitzeko aukerak areagotzea.
  2. Euskarazko kultura kontsumoa areagotzea.
  3. Euskara erakargarri egiten duten kalitatezko filmak eskaintzea
  4. Proiekzioen osteko solasaldien bitartez gai ezberdinen inguruan hitz egiteko aukerak sortzea.
  5. Alor ezberdinetako adituak euskaraz hitz egiteko aukera eta ahalmenaz jabetzea.

Udazkeneko ziklo batekin hasiko gara, Gasteizen hiru film eta hiru gonbidaturekin.

Arabako herrietan bi pase eskainiko dira, hurrengo astean ikusgai.



Edozein zalantza izatekotan: komunikazioa@geuelkartea.eus