EGITARAU BERRIA

Normalean, kluba, 19:30ean biltzen da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Saioak lagun giroan egiten dira, modu informalean, elkarrizketa interesgarri eta parte hartzaileak topatuko dituzu bertan.

Iban Zalduak dinamizatzen du jarduera hau eta berak osatzen du urteroko liburuen zerrenda.

Sarrera doakoa da. Berez, egunean bertan bertaratu ezkero badago parte hartzerik, baina ahal bazenu saio bakoitza baino lehen izena ematea eskertuko genuke. Izena eman nahi baduzu edo Gasteizko Irakurle Klubeko informazioa jaso nahi baduzu idatzi helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus