Iaz entzun genuen estreinakoz Zeledonen kantaren euskarazko bertsioa. Abuztuaren 4an Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzak euskaraz abestu zuen lehengo aldiz, GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlanaren ondorioz.

Aurten ere plaza euskaraz entzun nahi dugu eta horretarako Zeledonen kanta hedatzen jarraituko du GEU elkarteak. Oraingoan, EnTolSarmiento talde arabarrak grabatu duen bertsio dantzagarri eta saltseroa aurkezten dizuegu. Gora ETS, Zeledon eta Gasteizko jai euskaldunak!