GEUkide edo Mintzalaguna izateak abantaila ugari ditu, horien artean, sarrerak deskontuarekin lortzea.
Negu honetan Principal Antzokian antolatu diren euskarazko ikuskizun batzuetara joateko sarrerak salgai ditugu prezio murritzean.

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Salmenta hurrenkeraren arabera egingo da, zure emailean jasoko dituzu ordainketa egiteko datuak
  • Sarrerak eskuratzeko hurbildu GEU elkartearen bulegora: astelehenetik ostiralera, 8.30-14.30 bitartean

Panama kalea, Rogelia de Alvaro elkarteen etxea, C eraikina , 1.1 bulegoa

Bulegoko telefono zenbakia: 945 222 153

Otsailak 10, 19:30, 7,5€ TARARA

Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatikoa, adikzio-sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean.

SanFran, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore
guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez
hango kaleetan. Bertan bizi dira alabarik gabeko
ama, amarik gabeko alaba eta amarena egiten
duen prostituta. Auzoan ezer ez da berdina izan
hirurek topo egin zutenetik.

Martxoak 23, 19:30, 7,5€ SEMEA PIXKA BAT MOTELAGO DABIL SOILIK

Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.

Semea pixka bat motelago dabil soilik testu aparta da, eta ez da esaera hutsa. Sari ugari jaso ditu eta herrialde askotan ari dira antzezten. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak.

Sarrerak aurrerago salgai

Apirilak 12, 19:30, 7,5€ KOPAZ KOPA

Zer gertatzen da berrogeita hamar urte dituzunean eta konturatzen zarenean inork ez dizula berriro hika egingo? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, bakoitzak bere erara egiten diote aurre galdera horri.

Bi lagunek bikote bitxia osatzen dute. Izan ere, partekatzen komunean duten gauza bakarra huts egindako anbizioak eta gaztetasunaren galera dira. Biak ala biak kolokan daude adin ertaineko krisian. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, pesimista da. Andres, ezkontzeko zorian dagoen aktore porrokatu bat, limurtzaile bat.

Biek astebeteko bidaia egitea erabakitzen dute, Andresen ezkongabearen agur gisa. Bi adiskideek beren segurtasunik ezak arrastaka eramaten dituzte kopaz kopa, zerbaiti heltzeko zerbait aurkitu nahian, bizirik sentiaraziko dituen zerbait, bizi diren erdipurdikotasunetik ihes eginaraziko diena.

Kopaz kopak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera gonbidatzen gaitu. Etsipenean eta garraztasunean erori gabe izan daitekeen grisa eta prosaikoa gainditzekoa.

Sarrerak aurrerago salgai