[EKINTZA OSAGARRIAK] Bisita gidatuak
Ohikoa den bezala, negu hotzari aurre egiteko bisita gidatu sorta bat proposatzen dizkiegu Mintzalagun eta GEUkideei, leku epel eta berriak ezagutzeko.
Bisita guztiak doakoak dira, baina izen ematea beharrezkoa da. Bisita batean baino gehiagotan izena emateko aukera dago oraingoan
Izena eman eta gero, gure konfirmazioa mezua jasoko dute interesatuek, baina zalantzak izanez gero bidali e-maila edo deitu gure bulegora: mintzalaguna@geuelkartea.eus / 945 222 153
Hauek dira bisita gidatuak
ARTIUM. Bisita orokorra orain dauden erakusketak ezagutzeko
Otsailak 17, osteguna, 18:00 19:00
Pilar Arostegui Udal Artxiboa. 1181az geroztik gaur egun arte sortutako agiriak, argazkiak… gordetzen dira bertan
Otsailak 22, asteartea, 11:00 -12:00
Arabako Batzar Nagusiak. Arabako Batzar Nagusien administrazio-egoitza Prado kaleko 32. eta 34. zenbakietan dago. Martin Saracibar arkitektoak eraiki zituen 1868 eta 1881ean, biak arkitekturaren aldetik lotuta daude gaur egun, eraikin bakar bat osatuz.
Otsailak 24, osteguna, 18:00 – 19:00
Iruzkinik ez "[EKINTZA OSAGARRIAK] Bisita gidatuak"