Agortuta
Antzezlan honek bidaia zikliko bat egitera gonbidatuko gaitu, emakume guztien bizitzan barrena. Une intimo, dibertigarri, etsigarri eta atsekabetuak uztartzen dira bertan, sentiberatasunez, baina, aldi berean, baita dagokien gordintasun guztiarekin ere. Existentziaren faseei buruzko kontakizun berri bat osatzeko ahalegina da, iruditeria kolektiboan iraun dezan, gure iragan hurbileneko emakumeen lekukotasunak begirada berri eta errukitsu batekin berriro jaso ditzan, eta gure egunerokotasuneko ahiko eszenetan barnera dadin.
SARRERAK SOILIK BAZKIDE ZEIN MINTZALAGUNENTZAT.
Noiz: Urriak 29, asteartea, 19:30
Non: Jesus Ibañez de Matauco antzokian (Hegoalde Gizarte Etxea)
Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez.
Sarrerak egunean bertan emango dira Jesus Ibañez de Matauco Antzokian saioa hasi baino lehen.
Oraindik ez dago iruzkinik.