Agortuta
Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astinduko du. Gaueko ordu txikitan gertatuko da dena, Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igaroko duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsi-etsian saiatuko dira lehengo berberak izaten.
Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Errealitateak sortzeko beldurrak duen gaitasuna erakusteko saiakera ere bada. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herencia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatu ulertezina dena?
Noiz: Abenduak 16 , 19:30
Non: Jesus Ibañez de Matauko Antzokia (Hegoalde G.E.)
*BAKARRIK BI SARRERA PERTSONA BAKOITZEKO (DERRIGORREZKOA DA MINTZALAGUN EDO GEUKIDE IZATEA SARRERAK ESKURATZEKO)*
Oraindik ez dago iruzkinik.