[PIZKUNDEA – ABENDUAK 27]
Amets Aranguren, Anari, Ane Labaka, Benizze, Edurne Azkarate, Flako Fonki, Gontzal Mendibil, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Mejillon Tigre, Maria Iribarne, Miren Gaztañaga, Miren Narbaiza, Olaia Aguayo, Ramon Agirre, Sustrai Colina..
ABENDUAREN 27AN, ZERGATIK BILBORA?
Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko.
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzea. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakustea.
Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara guztion ardura dela.
Egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura da, gizarte berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin lotutako beste auzi asko bezala.
Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzeko.
Eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozial guztiei, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzen alde egin dezatela eskatzea.
ANTOLATU DUGUN AUTOBUSA:
Iruzkinik ez "[PIZKUNDEA – ABENDUAK 27]"