UNIBERTSO EUSKALDUNAGOA GURE HAURRENTZAT BAT

Zein da helburua?

Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.

Nori dago zuzendua?

Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!

Noiz izango da?

Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena antolatzea erabaki duten herrietan. Gasteizek parte hartuko du ekimenean.

Nola parte hartu?

1) MISIOA

Etxekoekin gauzatzeko moduko proposamenak dira MISIOAK. Zein misio proposatzen dizkizugun jakiteko, klikatu hemen: MISIOAK.

2) EUSPAZIOA

Denok elkarrekin parte hartzeko guneak dira EUSPAZIOAK. Hemen publikatuko ditugu Gasteizen antolatu dituguna:

Zalantza edo galderarik?

Jarri gurekin harremanetan: