Mintzapraktika ekimenetan parte hartzen duten Unibertsitateko ikasleei kreditu askeak emateko hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Bada, kredituak eskuratu ahal izateko hauek dira baldintzak:
-Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ikasten ari diren EHUko ikasleek eta era berean Mintzalagun programan parte hartzen dutenek (Mintzalagun zein Mintzalaguntzaile) eskuratu ahal izango dituzte.
-Hautazko kreditu kopurua: 25 orduko kreditu aske bat  (ikasturte batean eta guztira 3 kreditu eskuratu daitezke gehienez).
-Mintzalaguneko teknikariek ikasleen jarraipena egingo dute eta ikasleei ziurtagiri bana emango diete, honakoak adieraziz: egindako jarduera, berauei dagokien ordu kopurua, nork antolatu dituen eta noiz eta non izan diren
-Behin ziurtagiria eskuratuta, EHUko ikasleek beren matrikulari dagokion ikastegiko idazkaritzara joan beharko dira honetarako xedaturiko epeen barruan. Egin beharreko tramiteak egin ostean eta ordaindu beharreko prezio publikoa ordaindu ostean, espedienteari atxikiko zaio.
Interesa izanez gero, idatzi zure teknikariari:
MADDALEN> magirre@geuelkartea.eus
DANI > ddeayala@geuelkartea.eus
NAROA > ncuesta@gasteizkomintzalaguna.eus
ZURINE> zgil@gasteizkomintzalaguna.eus