MintzAdromoa egitasmoak Gasteizen euskarara hurbiltzen edo euskaran murgiltzen ari diren lagun ezberdinei (mintzalagunak eta euskara ikasleak, bereziki) beren ohiko elkarguneetatik kanpo euskaraz sozializatzeko aitzakia ezberdinak eman nahi dizkie.

Horretarako, elkartzeko gune bat eskainiko die: Oihaneder Euskararen Etxea, eta euskaraz aritzeko uneak: MintzAdromoak. Ohiko mintzodromo baten antzeko egitura izango du, baina bi berritasun nabarmen izango ditu: batetik, euskararen erabilera xaxatzeko teknika ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik kultur ekitaldi batekin emango zaio bukaera jarduerari.

Kultur ekitaldia Antton Aranburu eta Amaia Cantero sortzaile gasteiztarrek gauzatuko dute: Kantu-ipuinen bidaia izenburupean musika eta kontakizunak uztartuko dituzte.

Noiz? Abenduaren 1ean, 18.00ean

Non? Oihaneder-Montehermosoko ur-biltegian

Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea

Parte hartzaileak:  IKA, AEK, Udaberria eta Hegoalde euskaltegietako ikasleak- Mintzalagunak-HEOIko ikasleak

Laguntzailea: Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua.