Urtero bezala GEU Elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du abenduaren 3an kalejira batekin erdigunean zehar eta amaieran kandelak piztera gonbidatzen ditu hurbildu nahi diren guztiak.
Aurten elkartean ohitura den bezala, zirku- kalejira musikatu batekin hasiko gara arratsaldeko 18:00etan Arka plazatik, TEANTROren eskutik.

Neguburua hurbil dagoela aprobetxatuz arratsaldeko iluntasunez baliatuko gara eta 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan euskararen argiaren pizteari ekingo diogu, “Euskarak 365” egun dituela aldarrikatuz.

Aurreko urteetan baino aukera ekologikoago eginez, aurten, argitxoak eta kandelak bateratuko ditugu gure leloa osatzeko. Hala ere, eta urtero lez, etxeko txikiek aukera izango dute kandelak pizteko mosaikoa osatzeko.

Etorri GEU Elkartearekin Euskararen Argia piztera abenduaren 3an.