Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
Ekainaren 30ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urteko bostgarren ibilaldiari. Olarizuko Mercadona supermerkatuaren ondoan izango da gure abia puntua, eta bertatik Zubi Garai eta Mendiola inguruetara joango gara.
Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.
IZEN EMATEA:
Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Parte hartzea doakoa da.
Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!