La Puebla de Labarkan hartzidura berezia dabil azken aldian, Euskaltzaleen Topagunearekin batera bertako  Udala, Arabako Errioxako kuadrilla, Mintzalagunak  eta zenbait eragilek antolatuta  Mintza Eguna 2019 ospatuko delako bertan.

EMAN IZENA HEMEN

Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan:
11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan
12:00 Bi  bista gidatu aukeran 3hauen artean:
              Ardo eta olio dastaketa herriko plazan
               Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita
               Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita
13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañaga Trikitilariekin. Ikastolan .
19:30 Dj Gotzon Dc  herriko plazan
 
Hamabost egun besterik ez dira falta egun handirako eta makina bat jende ari da galdezka bazkari txartelen inguruan. Urtero bezala, gainera, Mintza Egunera joateko autobusak antolatuko dira herri ezberdinetatik eta laster izango haietan izena emateko aukera. Maiatzaren 24ra arte mintzalaguna.eus webgunean, eta Hondarribiko Blagan kafetegian izango dira eskura txartelak.
Mintza eguneko txartelak  maiatzaren 24arte:
Mintza egunera joateko autobusetarako txartelak eta bazkarikoak erosteko aukera maiatzaren 24arte egongo da mintzalaguna.eus webgunean edo  Arabar Errioxako Kuadrillaren egoitzako  euskara zerbitzuan, La Guardiako Euskaltegian, Oiongo Esukaltegian, Assa Ikastolan edo Bastidako turismo bulegoan.
Lau txartel mota:
Bazkaria eta hamaiketakoa 22€
Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 14€
Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 30€
Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa umeak  20 €
Bost menu aukeran:
Helduentzat menuak:
 
   A menua: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin.
   B  Menuabeganoa: Sasoiko entsalada +Arabako indabak + postre beganoa
   Z Menuazeliakoa: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)
Ogia, Arabar Errioxako ardo beltz eta txuria, Tologorriko zuku natural ekologikoak, kafea esnea eta infusioak
Haurrentzat menuak:
   H Haurren menua: txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin
   HZ  Haurren menu zeliakoa: Txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)
Ogia, Tologorriko zuku natural ekologikoak
Autobusez joateko aukera izango da. 3 autobus antolatu ditugu:
ELIZONDO-IRUÑA-LIZARRA-LOGROÑO-LA PUEBLA
HONDARRIBIA-DONOSTIA-ELGOIBAR-SORALUZE-BERGARA-ARRASATE-LAPUEBLA
GETXO DERIO IZARRA-GASTEIZ-MENDIALDEA-LA PUEBLA
MintzaEguna800x150