BestelakoakBloga

Mikroantzerki zirkuitua: Ortzai / Nisune / Nahia Hualde

2017-10-12 8 iruzkin

3 antzezlan /3 leku/ 3 saio

Urriak 28 · 12:30-14:00

GEU elkarteak EGIN DEZAGUN KALE jai egunaren baitan euskarazko lehen mikroantzerki zirkuitua antolatu du.  Hiru gune desberdinetan hiru antzezlanen hiruna saio izango dira.

Antzelan bakoitzaren 3 emanaldi egingo dira. Antzezlanek 15 minutu inguruko iraupena dute. Hiru antzezlanak ikusteko aukera egongo da. Emanaldi bakoitzaren bukaera eta hurrengoaren hasieraren artean 15 minutuko tartea egongo da areto batetik bestera mugitzeko. Saioek beraz, hurrengo ordutegia izango dute: 12:30, 13:00 eta 13:30.

 

ORTZAI: LABURPENA

Non: ORTZAI aretoan ()

Bizitzak harritzen zaitu… non ta noiz nahi ….

 

NISUNE: OINGOAN BAI!

Non:  ZAS espazioa. (Hedegile Kalea, 84, Vitoria-Gasteiz)

Dantzari edo nazioarteko kantari izan nahi zuen, kantariek eta abeslariek bidaiatu egin ohi dutelako, autoek Alemanianiko autoerrepideetan bezala, noizean behin kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala… Gertru denbora larregi egon da zain eta azkenik bai, bere burutik haratago doan bidaia egingo du oingoan.

 

 

NAHIA HUALDE: MAITEMINTZEN NAIZEN BAKOITZEAN

Non: BARATZA aretoa ()

Ezbeharrak dira nagusi bere bizitzan baina bera ezin zoriontsuagoa da maitasunak dena konpontzen duelako. Ala ez?

 

 

 

SARRERAK:

  • Saio bakoitza: 2 € (*ardotxo batekin)
  • Hiru saioak: 5 €

 

 SARRERAK ESKURATZEKO KLIKATU HEMEN

 

Edozein argibidetarako, Azaitz GEU elkartea: 648907565 / 945222153 / aunanue@geuelkartea.eus



8 iruzkin "Mikroantzerki zirkuitua: Ortzai / Nisune / Nahia Hualde"

  1. Amaia Asua
    2017-10-23 Erantzun

    Bazkarirako izena eman dut.

    • Naroa Cuesta
      2017-10-25 Erantzun

      Bai, Amaia ikusi dugu!! Primeran!!

  2. Amaia Asua
    2017-10-23 Erantzun

    Bazkarirako izena eman dut.

    • Naroa Cuesta
      2017-10-25 Erantzun

      Bai, Amaia ikusi dugu!! Primeran!!

  3. marta echeita
    2017-10-24 Erantzun

    Mikroantzerki zirkuitoa izena emateko

    • Naroa Cuesta
      2017-10-25 Erantzun

      Kaixo, Marta!! Bai, jaso dugu zure eskaera. Laster bidaliko dizugu konfirmazio mezua.

  4. marta echeita
    2017-10-24 Erantzun

    Mikroantzerki zirkuitoa izena emateko

    • Naroa Cuesta
      2017-10-25 Erantzun

      Kaixo, Marta!! Bai, jaso dugu zure eskaera. Laster bidaliko dizugu konfirmazio mezua.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna Naroa Cuesta(r)i Utzi