Gasteizen eta Araban euskaldunon kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan. Gero eta jende gehiagok du euskaraz hitz egiteko gaitasuna, baina egungo eta etorkizuneko erronka erabileran dago. Etxean, lanean, kirolean… eta, batez ere, KALEAN egin eta entzun nahi dugu euskaraz!

Orain hogeita bost urte sortu zen GEU elkartea Gasteiz euskaldunagoa bilakatzeko helburuarekin. Mende laurden beranduago  egindako bidea ospatu eta erronka berriei heltzeko bidelagun berriak nahi ditugu.

Bestetik, Gasteizko Mintzalaguna egitasmoak hamar urte bete ditu aurten. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen. Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko 700 lagunek osatzen dute mintzalagunen sarea Gasteizen.

Asko dugu elkarrekin ospatzeko, eta horretarako, EGIN DEZAGUN KALE! eguna antolatu dugu. Gasteizko euskaldunak KALEAN elkartuko gara urriaren 28an, kalean egingo dugu euskaraz!

Batzuk oso ondo egingo dute euskaraz, beste batzuk tarteka euskaraz kale egiten badugu ere egun oso bat euskaraz biziko dugu elkarrekin. Helburu horrekin prestatu dugu egitaraua.


EGIN DEZAGUN KALE!

Gasteizko euskal(e)dunon jaia

URRIAK 28 · LARUNBATA · GASTEIZ

  • ‘Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna’ bisita gidatua · Oihaneder Euskararen Etxea · 11:oo
  • Mikro-antzerki saioak · Ortzai / Nisune (ZAS espazioa) / Nahia Hualde (Baratza aretoa) ·12:30-14:00 · Argibideak eta sarrerak
  • BAZKARIA * · Landatxo kiroldegia · 14:30 IZENA EMATEKO EPEA AMAITUTA!!!
  • LARUNBATAK (ERE) JAI · Pupu eta Lore · Landazuri eskola · 17:00 ·  SARRERAK AGORTUTA!!!
  • EGIN DEZAGUN KALE-JIRA! · Andre Mari Zuria · 19:00
  • Joselu Anaiak · Falerina Lorategia · 20:30

* BAZKARIA > Gasteizko euskaldunon herri bazkaria

MENUA:

  • Piperrak entsalada errusiarrez beteak, zurtoin beteak onddo saltsan, etxeko frijituak
  • Oilasko iztertxoak saltsan
  • Goxua edo sorbetea
  • Ardoa, kafea eta kopa

BAZKARI TXARTELAK > 20€. Eskatzeko>  info@geuelkartea.eus / 945222153 /688819118 (watxap)

Bazkarian izena emateko azken eguna > URRIAK 25, ASTEAZKENA


* Pupu eta Lore ikusteko GONBIDAPENAK eskatzeko jarraibideak HEMEN.