Etxetik Kantari

ALEA.eus-en 2020-11-25ean argitaratutako berria

Aurten ezinezko izango dugu ohiko Kantari ikuskizunaz gozatzea. Halere, ez ditugu zuen kantu eta dantzak galdu nahi, eta horregatik sarean Kantari ikuskizunak gozatzeko aukera baliatu nahi izan dugu.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi bezala grabatu dezake bere bideoklipa.

Aurten ez diogu Kantari ikuskizunari uko egin nahi, eta horregatik sarean gozatzeko moduko proposamena egin nahi dizugu. Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Asteko egitarauaren barruan, eta Vital Fundazioaren babesari esker, aurtengo edizio berezi honetan Kantari etxetik gozatzeko moduko proposamena egin nahi dizuegu.

Gainera, ez dizugu inongo mugarik jarriko eta norberak nahi duen bezala parte hartzeko aukera izango du: etxetik senideekin, klasean gelakideekin, lagunekin… eta nahi beste bideoklip eginda gainera!

Nola parte hartu dezakegu? Oso erraza da, jarraitu hemen jasota dituzun irizpideak.

Proposatzen dizkizugun abestien artean nahi duzuna aukeratu, entseatu zure kantua, prestatu zure koreografia, prestatu zure jantzi edo mozorroak eta grabatu bideoa. Besterik ez.

Abestiarekin batera, zure testigantzak ere jaso ditzakezu bideoan: nortzuk zareten partaideak, zergatik aukeratu duzuen abesti hori, nola antolatu duzue zuen koreografia, etabar. Abesti ezberdinak gustoko badituzu, behin baino gehiagotan parte-hartzeko aukera ere izango duzu. Ikastolan gelakideekin, zure lagunekin edota familian egin dezakezu, nahi beste aldiz.

Prest duzunean, fitxategi hori ALEAra bidali eta gu arduratuko gara hori sarean zabaltzeaz. Parte hartzeko, jarraian jasota geratzen den galdetegiaren bidez izen ematea besterik ez duzue.

  • Bideoak galdetegiaren bitartez bidali beharko dira.
  • Bideoak bidaltzeko epea abenduak 13a arte egongo da zabalik.
  • Bideo guztiak sarean jarriko ditugu ikusgai.
  • Eta jasotako material guztiekin, Etxetik Kantari ikuskizuna antolatuko dugu.

Zalantzarik baduzu, kantari@geuelkartea.eus helbidera idatzita edo 640 574 996 telefonoaren bitartez gurekin harremanetan jartzeko aukera duzu.

Programa bakar batean parte-hartzaileen bideoak txertatuko ditugu eta elkarrekin musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Laster jakinaraziko dizuegu noiz eta nola izango den ikusgai. Gonbidatu zure lagun eta senideak ikuskizunaz gozatzera!!