Oraindik ez duzula I.G.O. egitasmoa ezagutzen??? Oraindik ez duzula euskarazko liburu bat maileguan hartu???  Ez galdu denbora eta joan zaitez liburutegira!!!

Martxoaren 20an hasi zen eta egun gutxi barru bukatuko da, maiatzaren 31an. Ezin duzu aukera hau galdu.

 

Nola aprobetxatu?

Hiru pausu erraz jarraituz:

  1. Irakurri. Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, Gasteizko udal liburutegietara joan  eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu dezakezu.
  2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta liburuari buruz fitxa erraz bat bete. Fitxa hori beteta, liburuzainak euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko erosketa-txekea emango dizu Gasteizko liburu denda desberdinetan erabiltzeko. (Anegon, Aranbide, Arlekin, Astrolibros, Ayala, Casa del Libro, Elkar, Jakintza, Mara-Mara. H. Mendi, Saga eta Zuloa)
  3. Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari.
  4.  

Honetaz aparte, apirilean egin den bezala,  maiatza bukaeran ere gasteizko udal liburutegi bakoitzean 30€ko  balioa duen txekea zozkatuko da hile honetan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du lehen aipatutako dendetan.

Nahiz eta egitasmoa maiatzaren 31an bukatu erosketa-txekeak dendetan erabiltzeko aukera ekainaren 10a arte luzatuko da.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!!!