Maiatzaren 28rako, igandea, Lautadako berbalagun taldeak Gasteizko horma irudien bisita gidatua antolatu du eta Gasteizko Mintzalagunak ere gonbidatuta zaudete!
Helduek 5€ ordaindu behar dituzte; 9-12 urte bitartekoek 2€, eta 7-8 urteko umeentzat dohainik izango da. Bisitaren iraupena 90 minutukoa izango da; 11:00etatik 12:30era.
Izena emateko epea maiatzaren 25era arte zabalik izango da 607 628 342 telefonoan edo lautada_berba@aek.eus helbidean.
Informazio gehiago eskuratzeko lautada_berba@aek.eus helbidera idatzi dezakezue.