GEU Elkarteak 2022 ikasturtean proiektu berri bat aurkezten du, Irakurketa Erraza Tailerra.

Tailer honetan aukeratutako liburua, Zeru Beraren Azpian, 6 saio ezberdinetan irakurri eta aztertuko dugu. Dinamizatzaile baten laguntzarekin bi astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du.
Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta.
Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea.
Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du.

Parte hartzeko, gutxieneko maila B2 da.

Hautatutako irakurketa Nuria Martí Constantsen Zeru beraren azpian, liburua izango da.
Saioak Ignacio Aldecoa Kultura etxean, burutuko dira 18:30ean hurrengo datetan:

  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 8
  • Otsailak 22
  • Martxoak 8
  • Martxoak 22
  • Apirilak 5

Zuloa liburutegiak deskontu berezia eskaintzen du liburu honen erosketan. Izena eman eta gero zurekin kontaktuan jarriko gara deskontua aplikatzeko.

Parte hartzea doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa dugu alekuak mugatuak baitira. Hemen azpian duzu galdetegia ekintza honetan izena emateko.

Informazioa gehiago eskuratzeko idatzi mintzalaguna@geuelkartea.eus helbidera, edo deitu 688 734 941