GEU Elkarteak 2022 ikasturtean proiektu berri bat aurkezten du, Irakurketa Erraza Tailerra.

ZER DA

6 saio ezberdinetan liburu bat irakurri eta aztertzea litzateke tailerra. Dinamizatzaile baten laguntzarekin astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta.
Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea.
Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du.

NORI ZUZENDUA

Euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, ohitura faltagatik euskaraz irakurtzea nekeza gerta dakiekeenentzat, hizkuntzan murgiltzen ari diren euskarazko ikasleentzat edo bestelako mugak direla eta euskarazko irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenentzat.

Parte hartzeko, gutxieneko maila B2 da.

NORK DINAMIZATZEN DU

Euskadi elkarteko kide bat egingo ditu saio hauen dinamizazioa. Elkarte honek urteak daramatza horrelako tailerrak edo taldeak aurrera eramaten.

TAILERRA

Tailer honetan aukeratutako liburua Ipuin harrigarriak, Saki, O. Henry, Maupassant, Chéjov eta Quiroga idazleena da, Salvador Comellesen bertsioan.

Saioak astero burutuko dira Ignacio Aldekoa Kultur Etxean 18:00etan, honako datetan:

  • Maiatzak 10
  • Maiatzak 17
  • Maiatzak 24
  • Maiatzak 31
  • Ekainak 7
  • Ekainak 14

Zuloa liburutegiak deskontu berezia eskaintzen du liburu honen erosketan. Izena eman eta gero zurekin kontaktuan jarriko gara deskontua aplikatzeko.

Parte hartzea doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa dugu lekuak mugatuak baitira. Hemen azpian duzu galdetegia ekintza honetan izena emateko.

Informazioa gehiago eskuratzeko idatzi mintzalaguna@geuelkartea.eus helbidera, edo deitu 688 734 941