IKArekin elkarlanean antolatutako kultur txapelketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

NOLA PARTE HARTU

  • Astero Arabako herri eta leku ezberdinen 10 argazki zabalduko ditugu gure web gunean. Helburua, argazkiari lotutako galderari erantzun egokia ematea.
  • Parte hartzea taldeka izango da (izen ematea maiatzaren 2ra arte egongo da irekita), eta behean dagoen loturan erantzuten egingo da.
  • Erantzun bakarra bidali ahal izango du talde bakoitzak.
  • Talde bakoitzean, joko honetarako arduradun bat egongo da, eta erantzunak arduradun horren izenean bidali beharko dira. Taldeko parte hartzaileen izenak ere eman behar dira galdetegian. Kontuan hartu, zuen mintzalagun taldeko kide guztiek ez dutela zertan parte hartu behar lehiaketan.
  • Asmatutako erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emango du. Taldeak, lortutako puntuen arabera sailkatuak izango dira.
  • 10 argazki sorta zabalduko ditugu 3 aste ezberdinetan. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituen taldea finalera pasako da. Finala, ekainaren 15ean izango da.
  • Faseak:
    Girotzea: apirilaren 25etik 29ra (erantzunak apirilaren 29an). Ez du lehiaketarako kontatzen.
    1.galdera sorta: maiatzaren 3tik 9ra (erantzunak maiatzaren 10ean).
    2.galdera sorta: maiatzaren 16tik 23ra (erantzunak maiatzaren 24ean).
    3.galdera sorta: maiatzaren 30etik ekainaren 6ra (erantzunak ekainaren 7an)
  • Mintzalagunen artean finalista suertatzen den taldea, IKA eta AEK euskaltegietako beste talde finalisten kontra jokatuko du.
  • Finala irabazten duen taldeak 150€-ko saria jasoko du.

Girotze fasea (ez du lehiaketarako kontatzen)

ERANTZUNAK

1. Araban da, bai, baina zer herritan dago horma-irudi hau?

MENDOZA

2. Araban da, bai, baina zer izen du irudi honen jauregiak?

ZULUETA JAUREGIA

3. Araban da, bai, baina zer mendi da argazki honetakoa?

GANALTO GURUTZEA

Zalantzak badituzue, idatzi edo deitu lasai: 945 222 153 / komunikazioa@geuelkartea.eus