IKArekin elkarlanean antolatutako kultur txapelketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

FASE HONETAN PARTE HARTZEKO ALDEZ AURRETIZKO IZEN EMATEA BEHARREZKOA DA. (Girotze fasean dago esteka)

1.FASEA

ERANTZUNAK

Taldeak
arduradunaren izenpean
1. Fasea2. Fasea3. Fasea
Jose I. Miranda10
Matxus9
Iñaki Koroso10
Cira Crespo10
  1. Araban da, bai, baina zer herritan dago irudiko eliza?

TORTURAN

2. Araban da, bai, baina zer herritan dago argazkiko garbitokia?

OTO BARRENAN

3. Araban da, bai, baina zer herritako frontoia da irudikoa?

DULANTZIN

4. Araban da, bai, baina nola du izena argazkiko mendiak?

TELLAMENDI / BELAMENDI

5. Araban da, bai, baina zer herritako errota da irudikoa?

ALORIA

6. Araban da, bai, baina nola du izena argazkiko baselizak?

LARRAURI

7. Araban da, bai, baina zer ibaitako iturburua da hau?

EGA IBAIA

8. Araban da, bai, baina zer herritan dago irudiko bolatokia?

BURGELUN

9. Araban da, bai, baina zer herritan dago horma-irudi hau?

OPAKUAN

10. Araban da, bai, baina zer herritan ari dira zaharberritzen dorre hau?

BASABEN

NOLA PARTE HARTU

  • Astero Arabako herri eta leku ezberdinen 10 argazki zabalduko ditugu gure web gunean. Helburua, argazkiari lotutako galderari erantzun egokia ematea.
  • Parte hartzea taldeka izango eta behean dagoen loturan erantzuten egingo da.
  • Erantzun bakarra bidali ahal izango du talde bakoitzak.
  • Talde bakoitzean, joko honetarako arduradun bat egongo da, eta erantzunak arduradun horren izenean bidali beharko dira. Taldeko parte hartzaileen izenak ere eman behar dira galdetegian. Kontuan hartu, zuen mintzalagun taldeko kide guztiek ez dutela zertan parte hartu behar lehiaketan.
  • Asmatutako erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emango du. Taldeak, lortutako puntuen arabera sailkatuak izango dira.
  • 10 argazki sorta zabalduko ditugu 3 aste ezberdinetan. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituen taldea finalera pasako da. Finala, ekainaren 15ean izango da.
  • Faseak:
    Girotzea: apirilaren 25etik 29ra (erantzunak apirilaren 29an). Ez du lehiaketarako kontatzen.
    1.galdera sorta: maiatzaren 3tik 9ra (erantzunak maiatzaren 10ean).
    2.galdera sorta: maiatzaren 16tik 23ra (erantzunak maiatzaren 24ean).
    3.galdera sorta: maiatzaren 30etik ekainaren 6ra (erantzunak ekainaren 7an)
  • Mintzalagunen artean finalista suertatzen den taldea, IKA eta AEK euskaltegietako beste talde finalisten kontra jokatuko du.
  • Finala irabazten duen taldeak 150€-ko saria jasoko du.