GEU elkarteak ikus-entzunezko zikloa antolatu du 2016 urtean zehar. Emanaldiak parte hartzaile, protagonista edota gaiarekin loturiko hizlariekin egindako solasaldiekin uztartuko dira. Gai desberdinak jorratuko dituzten dokumental eta filmak izango ditugu: agroekologia, film laburrak, xisteraren urrezko aroa, espeleologia, energia krisia, Mendebaldeko Sahara… Hona hemen egitarau osoa!!!

begi-belarri-kartela-15


BIDE BERRIAK, elikadura burujabetza Euskal Herrian.

Otsailak 24, asteazkena, 19:00.

Izenburuak dioen bezala, elikadura burujabetzari buruz Bizilur ete ENHE-Bizkaiak elkarlanean egindako dokumentala. Agroekologiaren ikuspuntutik hainbat esperientzia erakutsiko dizkigute protagonista diren pertsonen ikuspuntutik. Tradizioak bideratutako eremuan jende eta joera berriek giza balioen eraldaketan izan dezaketen garrantzia eta premia azpimarratuz.

LABURBIRA

Martxoak 7, astelehena, 19:00.

Topaguneak antolatutako film laburren zirkuitua. Euskaraz egindako 8 film labur estreinatuko dira euskal zinegile gazteek eginak. Genero desberdinetako film hauen gidoi zein filmaketa kalitate handiak begi bistan utziko digu etorkizuneko zinemagintzak euskal herrian duen oinarri sendoa.

JAI ALAI BLUES, frontoiko kontakizun bat

Apirilak 13, asteazkena, 18:30.

2015ena Donostiako Zinemaldiko Zinemaldian Zinemira sailean estreinatua. Xisteraren urrezko garaiak eta osteko gainbehera aztertzen duen film dokumentala, garaia bizi izan zuten protagonistekin. Geure geurea den kirol batek mundu mailan izan dezakeen oihartzun indartsua ikusarazten digu eta garaian garaiko ohoreen izaera efimeroarekin kontraesanena. Kirolaz haratago doan hausnarketa, irudi eta musika ederrez ezin hobeki lagundua.

URZULO

Maiatzak 18, asteazkena, 19:00.

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak ekoiztutako dokumentala. 2015eko Bilbao Mendi Film Festivalen “Euskarazko film onenaren” saria eskuratu zuena. Euskal Herriko paraje ilun horietan barrena sartuko gaituzte bidaia zirraragarri batean barrena, gidoi indartsu bat baliatuz eta ilunpetan filmatzearen zailtasunak ezin hobeki gaindituz.

GERORIK EZ DA

Irailak 20, asteartea, 19:00.

Incubate picturesek sortutako eta Argiak euskaratutako marrazki bizidun filma. Mundu mailako energia krisiari arlo askotatik heltzen dion lana. Mundu mugatu batean mugarik gabeko hazkundea oinarri duen sistema politiko eta ekonomikoaren ezinak azaltzen ditu. Marrazki bizidunak izanagatik ere ikuslearengan arrasto sendoa uzten duena.

EGIAREN HAZIA

Urriak 18, asteartea, 19:00.

Solaskideak: Eztizen Miranda

Aranzadiko antropologia taldeak 2013an Mendebaldeko Saharan egindako deshobiratzeei buruzko dokumentala. Sahararren orduko eta egungo egoera gordinaren deskribapena egiten da memoria historikoaren eta zuzeneko lekukotzen uztarketaz. Horren urruna ez dugun herri baten historia eta errealitatera hurbiltzen lagunduko digun dokumentala.

MIKEL LABOA 1934-2008

Abenduak 22, osteguna, 19:00

Solaskideak: Juan Kruz Igerabide

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen dituen dokumentala da. Bi zatitan banatua, lehenbizikoan Mikel Laboa bera mintzo da bere bizitza eta obrari buruz. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritua. Bigarrenean, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Laboari buruz. Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira.

 

Emanaldi guztiak Oihaneder Euskararen Etxeko Betolaza aretoan izango dira, Laburbira izan ezik (Florida zinemak).

‘Bide Berriak’ dokumentala Gasteizen
LABURBIRA 2016 euskarazko film laburren emanaldia Gasteizen