Urriko lehen asteko pintxopotea aprobetxatuz, Gasteizen, eta Euskal Herri guztian ere, Mintzapotea egingo dugu, elkarri opor osteko berriak kontatu eta datozen asteetarako motorrak berotzen hasteko. Halaxe emango diogu hasiera ikasturte berriko kanpainari, konpainia onean kalera irten eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!
Aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere hitzordu aproposa da, etxetik jauzi egin eta Mintzapotean herriko mintzalagunekin, gurekin,  elkartzeko.
Noiz? Urriaren 4ean, ostegunean, 19:30ean
Non? Errementari kalean dagoen Bodegon Gorbeia tabernatik. Virgen Blanca tabernan egingo dugu bigarren geldiunea eta La Unión tabernan azkena.
Mintzalagunen sarea ezagutzeko aukera polita dugu bihar. Animatu!
Zatoz gurekin Gasteizko pintxo-potea euskalduntzera!!